Pribatutasun politika

Jasotako datuen arduraduna

Arrate Iturbe Rekondo (aurrerantzean, Mellifera)
Beobideburu, 6. 20159 Larraul (Gipuzkoa)
Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko bidea: Arrate Iturbe Rekondo

Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboraz?

Mellifera-k datu hauek tratatuko ditu:

  1. Emandako datu pertsonalak, oro har, eta identifikatzaileak, ezaugarri pertsonalak eta harreman elektronikoa izatekoak, bereziki.
  2. Sare sozialetako loginaren bidez erregistratuz gero, baimendutako datuak.
  3. Mellifera-rekiko harreman komertzialaren ondoriozko datuak, hau da, haren zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak.
  4. Hala badagokio, erosketa- edo kontratazio-prozesuan ematen diren datuak, oro har; txartela erabiltzeagatik lortutakoak (ordaintzeko modua eta/edo fidelizazioa), txartelari lotutako erosketetakoak, eta ordainketa gauzatu edo baimentzeko datuak nahiz produktu eta zerbitzuak fakturatzekoak, bereziki.
  5. Prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio-ohiturak edo webgunearen erabilera), IP helbidea eta cookieen, pixel-etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa.
  6. Mellifera-k legez eskuratu dituen datuen bidez ondoriozta ditzakeenak.

Erabiltzailea webgunean aktibo egon bitartean eta bezero izan bitartean tratatuko eta biltegiratuko ditu Mellifera-k datuok, baita legezko betebeharrak preskribatu arteko epean ere, bezeroen datuak tratatzearekin lotutako erantzukizunen ondorioz halako betebeharrik suertatzen bada.

Zertarako baimena ematen du erabiltzaileak bere datuak ematean?

Mellifera-k fitxategi batean biltegiratuko ditu aurreko atalean adierazitako datu pertsonal beharrezkoak, helburu hauekin:

  1. Erabiltzaileak eskatutako eta webguneak eskainitako zerbitzua ematea, mantentzea eta hobetzea.
  2. Bezero izatearekin lotutako sustapenak eskaintzea, komunikatzeko bide elektronikoen bitartez nahiz bestela, bere jarduera gauzatzen duen sektoreko produktu eta zerbitzuei dagokienez. Erabiltzaileak uko egin diezaioke bere datuak sustapenak eta halako bidalketak jasotzeko tratatzeari, bai erregistratzean bai ondoren, 4. atalean eskubideak baliatzeko deskribatu den prozedurari jarraikiz.

Komunikazio komertzialak jasotzeari edo datuak sustapenetarako tratatzeari uko egin al diezaioke erabiltzaileak?

Erabiltzaileak edozein unetan egin diezaioke uko komunikazioak jasotzeari, baita haren datuak helburu komertzialekin eta sustapenak egiteko asmoz tratatzeari ere, gurekin harremanetan jarriz arrateiturbe@gmail.com helbidera idatziz, 659619095 telefonora deituz, edo helbide honetara idazki bat bidaliz: Beobideburu, 6. 20159 Larraul (Gipuzkoa).

Hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie datuak?

  • Administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei

    Gobernuko agintariek –adibidez, estatuaren segurtasun-kidegoek, epaileek eta/edo auzitegiek– informazioa eskatzen badute, edo legeren bat betetzeko beharrezkoa bada hura aurkeztea, formalki eskatzen dituzten datuak jakinaraziko dizkie Mellifera-k hirugarren horiei.

Nola balia ditzake erabiltzaileak ezeztatze, sartze, ezabatze, aurkaratze, zuzentze, mugatze eta eramangarritasun eskubideak?

Erabiltzaile orok baliatu ahal izango ditu datuetara sartu, horiek zuzendu nahiz ezabatu, baimena ezeztatu, tratamendua aurkaratu nahiz mugatu, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak, bide hauetatik: arrateiturbe@gmail.com posta elektronikoko helbidean, telefonoz (659619095), edo helbide honetara idazki bat bidaliz: Beobideburu, 6. 20159 Larraul (Gipuzkoa).

Segurtasun neurriak eta informazioaren konfidentzialtasuna

Mellifera-k beharrezko segurtasun-neurriak ezarri ditu bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Erabilgarri dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu, erabiltzaileak emandako datuak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu, horien osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera.

Aldaketak pribatutasun-politikan

Mellifera-k zorrotz betetzen ditu datuen babesaren eta erabiltzaileen pribatutasunaren arloan aplikatzekoak diren legeak. Horretarako, beretzat gordetzen du alde bakarrez, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe datuak babesteko politika honetako baldintzak aldatzeko eskubidea, legerian nahiz atariaren aurkezpen eta konfigurazioan egindako aldaketa orori egokitzeko.

Scroll to Top

Mila lore eztia

Aiztondo Bailarako mila loreetatik gure erle beltzek (Apis mellifera iberiensis) nektarra  biltzen dute, euren sabelean gorde eta erlauntzan prozesatzen dute, entzimen eta baporazioaren bidez ezti bihurtuz: Horren  emaitza da Mellifera eztia.

Anbar kolorekoa, urtearen eta loraldien arabera. Ezti argiak akazia loreetatik datoz normalean; ilunagoak, berriz, gaztainondotik. Usain gozoa eta loretsua, lore jatorria islatzen duena. Zapore freskoa eta leuna, batzuetan ukitu fritudunak izan ditzake, ezki edota mentarengatik. Urtero ñabardura desberdinak eskaintzen ditu naturak.  Ezti jariakorra, denborarekin kristaliza daiteke (prozesu natural bat da). Kristalizazioaren abiadura azukre motaren (glukosa/fruktosa) araberakoa izaten da.

Propietateak:

  • Antibakteriano eta antiseptiko naturala.
  • Energia iturri azkarra (karbohidratoen ondorioz).
  • Arnasketako gaitzetarako lagungarria (adibidez, eztula, eztarriko mina).
  • Zahartzearen aurkako eta zauriak sendatzeko propietateak ere aitortu zaizkio.

Erabilerak: Gosaritan, infusioetan, postreetan, kosmetikan edo ukendu naturaltzat, erraz isurtzen da ogi gainean, edari beroetan disolbatzen da eta sukaldaritzan moldakorra da.

Propolia

Erleek landareen hosto-begietatik biltzen duten eta bere jariapenez aberasten duten gai erretxinatsua da. Makala, haltza, lizar, sahats, gaztainondo, lahar, pinu, izei eta urkitik jasotzen dute, besteak beste. 

Propietateak: 

Osasunarentzat naturako orbaintzaile ezagun onena da. Ehunen berreraikuntza suspertzen du, mikrobioen kontrako propietateak ditu, hala nola antioxidatzaileak, antigorputzen osaera areagotzen du eta baliagarria da hanturen, birusen eta ultzeren kontra. Propoliak fagozitoen (organismoaren defentsa zelulak) aktibitatea indartzen du. Ahoko zenbait eritasunetan oso baliagarria: hortzetako zorna-zorrotan, gingibitis, afta edo eztarriko min kasuetan. Antibiotiko natural ezagun onena da eztarrirako.

Kontsumitzeko modua:

Mellifera propolia, % 5eko konzentraziokoa izanik, har dezakegun gehienezko dosia: 2 mg/kiloko da. Hau da pertsona helduetan  90-100 tanta egunean goiz, arratsalde eta iluntzean banatua). Laranja-limoi zukuarekin, infusio edo urarekin nahastuta hobe, ezti goilarakada batekin gozoagoa izango da!

ERNE! Propoli tinturak alergia sor dezake. Horregatik, kantitate txikitan hartzen hastea gomendatzen da.

Lore hautsa

Polena edo Lore hautsa janari osoa da, gorputzak behar dituen elementu guztiak ditu. Elikagai gabezia dagoen kasuetan edo elikagai eskari handia dagoen kasuetan (haurdunaldi, edoskitze, kirolari) oso gomendagarria.

Propietateak:

Mineraletan aberatsa dugu, Fe eta Ca organiko asko du. Gomendatua anemia kasuetan. Hezurretarako, selenioa eta magnesioa oligoelementu garrantzitsuak dira eta horien iturri da.Polena bizkortzailea eta estimulatzailea da. Errendimendu fisiko edo psikikoa hobetzen laguntzen du. Egokia azterketa garaian. Estres, depresio, memoriako alterazio eta insomnio kasuetan. Triptofanoaren eraginez, optimismoa eta ondo egotearen sentsazioa sortzen ditu. .Menopausian: polenaren osagai batzuek (flabonak eta fitosterolak) estrogeno falta konpentsatzen dute. Hesteetarako oso mesedegarria, koloneko flora orekatzen laguntzen du, Fitoesterolak ditu: kolesterolaren metabolismoan oso lagungarriak. Diabetikoentzat ere oso egokia.

Nola kontsumitzen da?

Lore Hauts edo Polen freskoA disolbatuta hartu behar da beti; uretan, eztitan, zukuetan… Goizean baraurik hartzea gomendatzen da, 2 goilarakadatxo polen (20-30 gr.). 

ERNE! Bolada batean hartzen egon ondoren, deskantsuak egin. Molestiak sor ditzake hasieran. Kantitate txikitan hasi hartzen, eta pixkanaka kantitatea igotzen joan.Erleen pozoiari alergia diotenek printzipioz ez hartzea aholkatzen da.

Produktuen eskaera