Cookien politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazioa neurtu eta aztertzeko.

Cookieak informazio-fitxategi txikiak dira, eta webgunea nola erabiltzen duzun konparatzen eta ulertzen laguntzen digute. Horiei esker, gustuko duzuna gogoratzen dugu, berriz orria bisitatzen duzuenean online esperientzia hobea izan dezazun.

Izena emateko fasean webgune honetako cookie-politika onartzen baduzu eta/edo webguneko orrietan zehar nabigatzen jarraitzen baduzu korritze-barra erabilita edo menuetara eta guneetara sartuta, cookieak instalatzea eta erabiltzea onartzen duzula iritziko zaio.

Webgune honek mota hauetako cookieak erabiltzen ditu:

  • Cookie propioak
    1. SaioaBeharrezkoak dira webgunea arazorik gabe erabili ahal izateko, erabiltzaile-saioetarako eta etenik gabe nabigatu ahal izateko herrialde eta hizkuntza aukerak mantenduta. Erabiltzailea identifikatzeko erabiltzen dira, erregistro-gune batera sartu behar denean. Cookie horiek gabe, eskuragarri dauden zerbitzuetako asko ez lirateke martxan egongo. Nabigatzailea ixtean edo hilabete igarotzean iraungitzen dira.
    2. TeknikoakInformazio orokorra eta anonimoa tratatzen dute: ez dute datu pertsonalik gordetzen, erabiltzailearen jatorrizko orria baino ez. Webgunearen funtzionamendua hobetzea dute helburu.
  • Hirugarrenen cookieak
    1. AnalitikoakCookie hauek webgune honen ezaugarriak eta funtzioak aztertzea eta neurtzea ahalbidetzen dute, eta horiek neurtzeko ere bai, gero hobetzeko helburuarekin.

      Informazio gehiago:

Cookien kudeaketa:

Zure ordenagailuko nabigatzailearen aukerak konfiguratuta, zure ekipoan cookieak instalatzea onartu edo ekidin dezakezu eta instalatu direnak aurkitu eta ezabatu.

Esteka hauetan hori nabigatzaile bakoitzean nola egiten den ikusiko duzu:

Gogoratzen dizugu cookieak instalatzeari uko egiteak zerbitzuari kalte egin diezaiokeela eta zerbitzu guztia edo parte bat zuzen erabiltzea ekidin.

Scroll to Top

Mila lore eztia

Aiztondo Bailarako mila loreetatik gure erle beltzek (Apis mellifera iberiensis) nektarra  biltzen dute, euren sabelean gorde eta erlauntzan prozesatzen dute, entzimen eta baporazioaren bidez ezti bihurtuz: Horren  emaitza da Mellifera eztia.

Anbar kolorekoa, urtearen eta loraldien arabera. Ezti argiak akazia loreetatik datoz normalean; ilunagoak, berriz, gaztainondotik. Usain gozoa eta loretsua, lore jatorria islatzen duena. Zapore freskoa eta leuna, batzuetan ukitu fritudunak izan ditzake, ezki edota mentarengatik. Urtero ñabardura desberdinak eskaintzen ditu naturak.  Ezti jariakorra, denborarekin kristaliza daiteke (prozesu natural bat da). Kristalizazioaren abiadura azukre motaren (glukosa/fruktosa) araberakoa izaten da.

Propietateak:

  • Antibakteriano eta antiseptiko naturala.
  • Energia iturri azkarra (karbohidratoen ondorioz).
  • Arnasketako gaitzetarako lagungarria (adibidez, eztula, eztarriko mina).
  • Zahartzearen aurkako eta zauriak sendatzeko propietateak ere aitortu zaizkio.

Erabilerak: Gosaritan, infusioetan, postreetan, kosmetikan edo ukendu naturaltzat, erraz isurtzen da ogi gainean, edari beroetan disolbatzen da eta sukaldaritzan moldakorra da.

Propolia

Erleek landareen hosto-begietatik biltzen duten eta bere jariapenez aberasten duten gai erretxinatsua da. Makala, haltza, lizar, sahats, gaztainondo, lahar, pinu, izei eta urkitik jasotzen dute, besteak beste. 

Propietateak: 

Osasunarentzat naturako orbaintzaile ezagun onena da. Ehunen berreraikuntza suspertzen du, mikrobioen kontrako propietateak ditu, hala nola antioxidatzaileak, antigorputzen osaera areagotzen du eta baliagarria da hanturen, birusen eta ultzeren kontra. Propoliak fagozitoen (organismoaren defentsa zelulak) aktibitatea indartzen du. Ahoko zenbait eritasunetan oso baliagarria: hortzetako zorna-zorrotan, gingibitis, afta edo eztarriko min kasuetan. Antibiotiko natural ezagun onena da eztarrirako.

Kontsumitzeko modua:

Mellifera propolia, % 5eko konzentraziokoa izanik, har dezakegun gehienezko dosia: 2 mg/kiloko da. Hau da pertsona helduetan  90-100 tanta egunean goiz, arratsalde eta iluntzean banatua). Laranja-limoi zukuarekin, infusio edo urarekin nahastuta hobe, ezti goilarakada batekin gozoagoa izango da!

ERNE! Propoli tinturak alergia sor dezake. Horregatik, kantitate txikitan hartzen hastea gomendatzen da.

Lore hautsa

Polena edo Lore hautsa janari osoa da, gorputzak behar dituen elementu guztiak ditu. Elikagai gabezia dagoen kasuetan edo elikagai eskari handia dagoen kasuetan (haurdunaldi, edoskitze, kirolari) oso gomendagarria.

Propietateak:

Mineraletan aberatsa dugu, Fe eta Ca organiko asko du. Gomendatua anemia kasuetan. Hezurretarako, selenioa eta magnesioa oligoelementu garrantzitsuak dira eta horien iturri da.Polena bizkortzailea eta estimulatzailea da. Errendimendu fisiko edo psikikoa hobetzen laguntzen du. Egokia azterketa garaian. Estres, depresio, memoriako alterazio eta insomnio kasuetan. Triptofanoaren eraginez, optimismoa eta ondo egotearen sentsazioa sortzen ditu. .Menopausian: polenaren osagai batzuek (flabonak eta fitosterolak) estrogeno falta konpentsatzen dute. Hesteetarako oso mesedegarria, koloneko flora orekatzen laguntzen du, Fitoesterolak ditu: kolesterolaren metabolismoan oso lagungarriak. Diabetikoentzat ere oso egokia.

Nola kontsumitzen da?

Lore Hauts edo Polen freskoA disolbatuta hartu behar da beti; uretan, eztitan, zukuetan… Goizean baraurik hartzea gomendatzen da, 2 goilarakadatxo polen (20-30 gr.). 

ERNE! Bolada batean hartzen egon ondoren, deskantsuak egin. Molestiak sor ditzake hasieran. Kantitate txikitan hasi hartzen, eta pixkanaka kantitatea igotzen joan.Erleen pozoiari alergia diotenek printzipioz ez hartzea aholkatzen da.

Produktuen eskaera