
Bizitza goxatzeko % 100 mila lore eztia eta askoz gehiago...


Zer da mellifera?
Mellifera 2019an sortutako proiektu ttiki bat da. Larraulen kokatzen da. Erlezaintza jasangarria oinarri hartuta, bertako Erle Beltzarekin kalitatezko produktu ekologikoak ekoizteaz gain, bertako biodibertsitatean ekarpena egiteko asmoa duena, hain zuzen ere.
Bizitza oinarri hartuz, ekosistemen zaintza eta pertsonak erdigunean jartzea ditu helburu. Ingurumenean dugun eragina kontuan hartuz, erlezaintza ekologikoa lantzen daramatzagu azken urteak. Produktuen dibertsifikazioan eta ingurumen hezkuntzan proiektu ezberdinak lantzen ditugu. Erleek osatzen duten mundu liluragarrian murgiltzeko aukera dugu Larraulen ditugun erlatokietan. Bertako loraldi anitzei esker eta gure Erle Beltzarekin, kalitatezko produktuak gizartearentzako ekoizteaz gain, gure erronketako bat landa eremuan agroekologiaren oinarrietan landutako proiektua garatzea da.
Bizitza erdigunean jarriz, bizi garen ingurune eta pertsonekiko errespetuzko aktibitatea da mellifera proiektua.

Zer eskaintzen dugu?
Oso argi genuen kalitatezko ekoizpen ekologikoa egin nahi genuela.
Lore hautsa izaten da urteko lehen produktu magikoa. Ondoren, mila lore eztia eta udazkenerako propolia izaten ditugu eskuragarri, baita argizari ekologikoa ere.
Inguruko loraldiak anitzak dira eta urte guztian zehar ematen dira: Hasi Sanjoan loreetatik otsailean, akazia, gaztainondoa eta huntza loratzeraino, irailean.


Ingurumen-hezkuntza
Gure ingurumen-hezkuntzako tailerretan, erleek duten garrantzia transmititzen dugu, erleen lana, ekosistemaren oreka eta biodibertsitatea balioan jartzen ditugu. Tailer dinamiko horiek haurrek natura ulertzeko eta zaintzeko lehen urratsak emateko diseinatuak daude.
Dinamiken eta jolas kooperatiboen bidez, erlauntzako dinamikan murgiltzeko aukera dute, erleen bizimodua eta eginkizunak azaltzen dira, biodibertsitatea zaintzeko ekimenak egiten dira, hazi bobak edota intsektuen etxeak eginez, adibidez…
Tailerrak taldeentzat
Tailer hauek 4-12 urte bitarteko umeentzat diseinatuta daude, jarduerak adinaren arabera egokituta. Material bisualak eta esperientzia praktikoak dira ardatz nagusiak.
Helburu nagusiak
- Naturarekiko jakin-mina piztea eta ingurumenarekiko ardura garatzea.
- Biodibertsitatea eta polinizazioaren garrantzia ulertaraztea.
- Erleen eta landareen arteko harremanari balioa ematea.
- Umeen artean zaintza, pazientzia eta lankidetza sustatzea.
Bisita gidatuak
Gertutik erlezaintza ezagutzeko aukera eduki nahi duzu?
Talde, enpresa zein familiei zuzendutako bisitak antolatzen dira udaberri-uda sasoian.
Esperientzia ahaztezina da, erleen mundua ezagutzeko bi orduko bisita honetan, erlezaintzaren inguruko sekretuak ezagutzeko aukera eskaintzen dugu. Erlearen mundua ulertu, baita erlauntzak irekitzeko aukera ere eskainiz, eguraldiak lagunduz gero. Baita ezti dastaketa eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea ere.
Jar zaitez gurekin harremanetan bisita gidatua egin nahi baduzu!
Gure erlauntzak babestu
Gure erlauntza batek zuek emandako izena izango du!
Urteko uztako eztia zein diploma ere jasoko dituzue!

Sarea
Erlezainon lana lan gogorra izaten da erlategian. Honenbestez, gure arteko sare sendo bat izatea garrantzitsua da gure artean laguntzeko.
Gipuzkoako Erlezainen Erlarteko kide naiz.
erleakgipuzkoa.eus
Baita irabazi asmorik gabeko erlezaintza jasangarria oinarritzat duen ECOCOLMENA elkarteko kide ere.
ecocolmena.org
